sábado, 28 de abril de 2012

ALDUNDIAK LONDON SCHOOL OF ECONOMICS POLITICAL SCIENCE ZENTROAN IKASKETAK EGITEKO BEKEN DEIALDI BERRI BAT EGIN DU

Bizkaia.net - 2012/04/25 -BFA Laguntza eta Diru-Laguntzak

LondresDeialdi berria Bizkaiko Foru Aldundiak eta London School of Economics Political Science (LSE) zentroak 2011-2014 aldirako sinatu duten lankidetza hitzarmenaren emaitza da.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ogasun eta Finantza Sailaren bitartez, Britania Handiko zentro ospetsu horretan ikasteko beken edizio berri baten deialdirako oinarriak onartu ditu gaur Gobernu Kontseiluaren bileran.
Zortzi beka ematen dira programa honen bidez, eta lan esperientzia eta ingeleseko goi maila duten lizentziadunentzat dira. Zuzkidura ekonomikoa 233.000 euro da eta kopuru horren barruan izena emateko gastuak eta trebakuntza-aldiko (urria, azaroa eta abendua) ostatu-gastuak sartzen dira.
Eskaerak foru dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 25 eguneko epean zehar, ohiko erregistroen bidez, postaz edo Foru Erakundearen web orrian (www.bizkaia.net) jarriko den on-line aukeraren bidez.
Hautapen probak ekaineko bigarren hamabostaldian egingo dira.
Aurrekoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario