Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe bateko egonaldi bat zozkatuko du Gazte-txartelak bi lagunentzat
Gazte-txartela nekazaritza-turismorekin bat.
Gazte-txartelak, Nekatur (Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeak) elkartearen bitartez, NekaBonu Berde bat zozkatuko du, hau da, bi gaueko egonaldia Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, nahi duzunarekin goza dezazun! Orain, udaberria iritsi zaigula, eta beraz, eguraldi ona izango dugula, ba al dago Euskadiko naturaz eta paisaia zoragarriez gozatzea baino ideia hobeagorik? Aurrekoan zorterik izan ez bazenuen, orain duzu aukera! Parte hartu zozketan, eta Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean bi gau nahi duzun pertsonarekin pasatzeko aukera izango duzu.
Nekatur elkarteari buruzko informazio gehiago.
Zer zozkatuko dugu?
*Nekatur elkartearen NekaBonu Berde bat, hau da, 2 gaueko egonaldia nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, bi lagunentzat, gela bikoitzean (gosariarekin) edo apartamentu batean. Lekua zerrendatik aukeratu behar da. 2013/04/26ra arte izango da baliozkoa.
Parte hartzeko modua: Bete formulario hau zure datuekin eta honako galdera honi ongi erantzun (azken eguna: maiatzaren 27a):
NEKATUR-ek oparitzeko 2 gaueko bonuen aukera zabala eskaintzen du. Bikotekideari, ahaideren bati, lagunei, enpresa-opari gisa, familiari eta abarri oparitzeko bonuak aurki ditzakezu. Zenbat NekaBonu ditu Nekaturrek? Nekaturren webgunean aurkitu ahal izango duzu erantzuna.
Saria erabiltzeko modua:
Zozketa irabazten duenak Nekatur elkartearen NekaBonu Berdea jasoko du bere bizilekuan, mezulari bidez. Bertan, egonaldiaren erreserba egiteko argibideak eta horretarako telefono-zenbakia egongo dira adierazita.
(*) NekaBonu Berdearen baldintzak:
- Atxikitako ostatuen zerrendan, bonua gelarekin (gosaria barne) edo apartamentuarekin truka daitekeen adierazten da dagokion piktogramaren bidez.
- Adierazitako moduan eta eskuragarri egonez gero baino ez da trukatuko.
- Ostatua apartamentua denean, egonaldia 2 gauekoa izango da eta ez da gosaririk izango, bai, ordea, sukaldea erabiltzeko eskubidea.
- Egonaldia 2 gauekoa eta 2 lagunentzat izango da (2 gauak segidan eta establezimendu berean igaroko dira).
- Bonua EZ da trukatuko goi-denboraldian: zubi eta jaiegunetan, Aste Santuan (aste osoan), udan (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte) eta Gabonetan (abenduaren 20tik urtarrilaren 10era bitarte).
- Egonaldia asteburuan zein astegunetan hartu ahal izango da.
- NekaBonua 2013/04/26ra arte izango da baliozkoa.
- Egonaldia bonuari atxikitako ostatuetan baino ezin izango da hartu.
- Ostatuak eskaintzen duen baina bonuan sartuta ez dagoen zerbitzuren bat erabiliz gero, ostatuan bertan ordaindu beharko da.
- Nekaturrek eskubidea izango du bonu bakoitzari atxikitako ostatuen zerrenda noiznahi aldatzeko edo eguneratzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario