domingo, 20 de mayo de 2012

AZKEN EMANGARRIA: BALORAZIO FINALA

    Ikasgai honi buruz erreflexio bat egitearren eta Bloga ixteko azkeneko eguna denez, aipatu behar dut asko eta asko ikasten ari naizela ikasgai honi esker, bai bideoak sortzeko herramienta  Movimaker (batez ere herramienta hau oso ona eta ezagutzen ez nuena, TEKNOGRAFIA egiteko erabili genuen, eta lan zoragarria iruditu zitzaidan).
  Baita Issu herramienta niretzako berria zena, Praktikuma egin nuenean ikastolan erabiltzen zuten baina inoiz ez nintzen zaiatu nire albuntxoa egiten,  eta aitortu behar dut batez ere ISSU beste ikasgaietarako erabilgarria izaten ari dela.
    Google docs ezagutzen nuen baina berrezkuratu dut ere, Alaitzen emangarrien artean google-docs edo ISSU eraikitzeko aukera geneukalako. Baita Eskola 2.0-z irakurri genuen eta horren txostena egin ere, denetatik ikasi dugu pixkatxo bat, eta era dinamiko batean, ni inoiz ikasi ez dudan eran esan beharra daukat.
    Eta  lehendabiziko hilabetean, Blog-a sortzearena ideia ona deritzot nire kasuan Gazte Informazio bulegoen indarra azpimarratzeko, bulego hauek kentzen dabiltzatelako eta ikasleei zein gazteei hezkuntza eta enplegu zein aisialdi informazioa errazteko nahian.
   Hau da nire erreflexioa, eta lehengo egunean esan bezala irakasle bati,( ehu-ko magisteritzakoa, beste ikasgai batena) Moodle ezagutzen genuela komentatzen genuen eta herramienta ona da baita, baina ikasgai honetan IKT-n ikasi ditugun metodologia oso positiboa deritzot, aktiboa eta benetan Boloniako curriculumarekin ebaluazio globala eta jarraia egiteko dela uste dut.
    Espero dut, zuek ere, ni bezala sentitu izana Teknologia Berriak delako ikasgai honetan ikasterakoan eta ikasgai hau lantzean. Lan ederra egin dugu eta!

viernes, 18 de mayo de 2012

Leadership Adventure: proiektu berritzaileak sortzeko heziketa programa

Leadership Adventure denbora osoko iraupeneko urte beteko ikasketa programa bat da, bere bidea mundu profesionalean hasten diren gazteei zuzenduta dago, eta unibertsitario teknikoko (ingeniaritza, arkitektura, informatikoa, biologia, etab.), edo humanitateetako eta enpresa-kudeaketako (enpresa, marketina, soziologia, etab.) profilaz.

Ikasketa nabarmen praktikoaren bidez, zenbait konpetentzia lortuz bere ezaguerak osatu nahi dituzten 15-18 pertsona gazte, egongaitz eta dinamikoko taldea eratzea bilatzen dugu.

Helburua, parte-hartzaileak bere etorkizun profesionaren liderra izateko gai diren pertsonetan eraldatzea da, bere enpresa sortuz edo pertsona gisa errealizatuta sentiarazten dion lanaz ohartzera lagunduz.
Programaren edizio berria datorren Irailaren 25a hasiko da. Jada izena emateko epea irekita dago.
Pertsonen, enpresen eta gaurko gizartearen erronka eraldatzea, berritzea eta desiratzen duten etorkizuna sortzea da. TECNALIAn uste dugu lan hori posiblea dela soilik, pertsonek bere potentzial profesional eta pertsonala maximoan garatzeko, testuinguru sortzaileak sortzeko gai diren liderrekin. Eta hartarako TECNALIAk, Team Academy Euskadi ekimenaren bidez, Leadership Adventure ezagutzera gonbidatzen zaitu, Enpresa-Kudeaketarako, Lidergorako eta Ekintzailetzarako ikasketa programa bat.
  • Proiektu berritzaileak sortzeko beharrezko konpetentziak garatzea baimentzen dizu.
  • Taldean lan egiten duzu, bezeroak eta fakturazioa errealekin, ikasketa estrategia bezala enpresa erreala sortuz.
  • Lan egiteko eta proiektu sozial eta teknologikoak sortzeko tokia duzu, TECNALIAko adituekin kolaborazioan.
  • Zure taldearekin hilabete batean Finlandiara bidaiatzen duzu, finlandiar ekintzaileekin ikasteko (Tiimiakatemiako egonaldia, University of Applied Sciences, Finlandia).
 Formakuntza programa honi buruzko informazio gehiago: Team Academy Euskadi - www.facebook.com/TeamAcademyEuskadi - http://twitter.com/#!/teamacademyeusk
Logotipo Team Academy Euskadi

viernes, 11 de mayo de 2012

UDA HONETAN: FORMA ZAITEZ AISIALDIRAKO HEZITZAILEA IZATEKO!!
Asialdiko monitoreen marrazkiaAisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.
Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.
Gazteak Ekinean EUROPA:
2007-2013 eperako abian jarri den Gazteak Ekinean programaren helburua Europar Batasuneko gazteriaren alorrean lankidetza bermatzea eta garatzea da. Bizitza publikoan gazteen parte hartzea sustatzera zuzenduta dago, eta baita ekimenak, enpresak eta sormena bultzatzeko gogoaren alde lan egitera ere. Ikuspuntu horrekin, Gazteak Ekinean programak helburu nagusi eta espezifikoak zehazten ditu, eta helburu horiek, bost ekintzaren bitartez lortu nahi dira.
Asko izan dira Gazteak Ekinean programaren (lehen, Gazteria Programa deitzen zena) barnean garatu diren proiektuak. Oso interesgarria izango duzu orain arte aurkeztu diren proiektuak ezagutzea, partaideek bizi izan dituzten esperientziak irakurtzea eta trukeetan, boluntariotza zerbitzuan, akonpainiamendu neurrietan edo bestelako ekimen batzuetan parte hartu duten gazteek bidali dizkiguten argazkiak ikustea.

Gazteak Ekinean programak eskaintzen dituen ikastaroak oso erabilgarria eta aberasgarria izan daiteke zure prestakuntza osotzeko, zure trebetasunak eta ezagutzak garatzeko, edo hizkuntza bat bikaintzeko. 5 eta 10 egun bitarteko iraupena dituzte ekimen hauek, eta beraien bitartez, antolaketarako eta kudeaketarako gaitasunak eskuratu daitezke etorkizunean proiektuak aurrera atera ahal izateko, batez ere baliabide gutxien dituzten gazteei zuzenduta daudenak.
Truke programa bat gauzatu nahi baduzu Gazteak Ekinean programaren bitartez eta beste herrialde bateko gazteekin harremanetan jarri nahi baduzu, behar duzun informazio guztia aurkituko duzu hemen: Gazteak Ekinean egitasmoaren Agentzia Nazionalaren hizketakideen bilatzailera sarrera zuzena, beste herrialdeetako taldeak zurekin harremanetan jar daitezen bete beharreko formularioak…

ASTE HONETAKO BEKAK:

  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Huescako Aldundia
    • Epea: 2012/10/31
    • Non: ARAGON;HUESCA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Bilboko Arte Ederretako Museoa
    • Epea: 2012/05/21
    • Non: EUSKADI;BIZKAIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
    • Epea: 2012/05/23
    • Non: EUSKADI;ARABA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
    • Epea: 2012/06/03
    • Non: EUSKADI
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza
    • Epea: 2012/05/25
    • Non: EUSKADI
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Nafarroako Gobernua
    • Epea: 2012/06/01
    • Non: NAFARROA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Botín Fundaizoa
    • Epea: 2012/05/11
    • Non: CANTABRIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: EUROPARC Federazioa; Alfred Toepfer Fundazioa
    • Epea: 2012/05/11
    • Non: ALEMANIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Acampalia Ocio
    • Epea: 2012/06/01
    • Non: CASTILLA-LEON;SORIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Ultravioleta Eskola
    • Epea: 2012/12/31
    • Non: MADRIL
  • lunes, 7 de mayo de 2012

    Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe bateko egonaldi bat zozkatuko du Gazte-txartelak bi lagunentzat

    Gazte-txartela nekazaritza-turismorekin bat.
    Gazte-txartelak, Nekatur (Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeak) elkartearen bitartez, NekaBonu Berde bat zozkatuko du, hau da, bi gaueko egonaldia Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, nahi duzunarekin goza dezazun! 
    Orain, udaberria iritsi zaigula, eta beraz, eguraldi ona izango dugula, ba al dago Euskadiko naturaz eta paisaia zoragarriez gozatzea baino ideia hobeagorik? Aurrekoan zorterik izan ez bazenuen, orain duzu aukera! Parte hartu zozketan, eta Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean bi gau nahi duzun pertsonarekin pasatzeko aukera izango duzu. 
    Nekatur elkarteari buruzko informazio gehiago. 
    Zer zozkatuko dugu?  
    *Nekatur elkartearen NekaBonu Berde bat, hau da, 2 gaueko egonaldia nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, bi lagunentzat, gela bikoitzean (gosariarekin) edo apartamentu batean. Lekua zerrendatik aukeratu behar da. 2013/04/26ra arte izango da baliozkoa. 
    Parte hartzeko modua: 
    Bete formulario hau zure datuekin eta honako galdera honi ongi erantzun (azken eguna: maiatzaren 27a)
    NEKATUR-ek oparitzeko 2 gaueko bonuen aukera zabala eskaintzen du. Bikotekideari, ahaideren bati, lagunei, enpresa-opari gisa, familiari eta abarri oparitzeko bonuak aurki ditzakezu. Zenbat NekaBonu ditu Nekaturrek? Nekaturren webgunean  aurkitu ahal izango duzu erantzuna.
    Saria erabiltzeko modua: 
    Zozketa irabazten duenak Nekatur elkartearen NekaBonu Berdea jasoko du bere bizilekuan, mezulari bidez. Bertan, egonaldiaren erreserba egiteko argibideak eta horretarako telefono-zenbakia egongo dira adierazita. 
    (*) NekaBonu Berdearen baldintzak: 
    • Atxikitako ostatuen zerrendan, bonua gelarekin (gosaria barne) edo apartamentuarekin truka daitekeen adierazten da dagokion piktogramaren bidez.
    • Adierazitako moduan eta eskuragarri egonez gero baino ez da trukatuko.
    • Ostatua apartamentua denean, egonaldia 2 gauekoa izango da eta ez da gosaririk izango, bai, ordea, sukaldea erabiltzeko eskubidea.
    • Egonaldia 2 gauekoa eta 2 lagunentzat izango da (2 gauak segidan eta establezimendu berean igaroko dira).
    • Bonua EZ da trukatuko goi-denboraldian: zubi eta jaiegunetan, Aste Santuan (aste osoan), udan (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte) eta Gabonetan (abenduaren 20tik urtarrilaren 10era bitarte).
    • Egonaldia asteburuan zein astegunetan hartu ahal izango da.
    • NekaBonua 2013/04/26ra arte izango da baliozkoa.
    • Egonaldia bonuari atxikitako ostatuetan baino ezin izango da hartu.
    • Ostatuak eskaintzen duen baina bonuan sartuta ez dagoen zerbitzuren bat erabiliz gero, ostatuan bertan ordaindu beharko da.
    • Nekaturrek eskubidea izango du bonu bakoitzari atxikitako ostatuen zerrenda noiznahi aldatzeko edo eguneratzeko.
    Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

    2012ko auzolandegietan izena ematea, epeak eta libre gelditzen diren plazak 

    Oharra plazarik lortu ez dutenentzat:  Maiatzaren 11n, 9:00etan, plaza batzuk eskainiko dira. Plaza hauek uko egin, ordaindu gabe edo dokumentazioa bidali ez digutenei dagozkionak izango dira. 

    Nola izena eman (arretaz irakurri pausoak)

    Internet bidez, webgune honetan, eskaera egiteko formulario elektronikoaren bitartez (apirilaren 24an, 9:00etan jarri zen mantxan).
    Igorri behar dituzun agiriak inprimatzeko, kuota ordaintzeko kontu zenbakia behar baduzu edo beste arazoren bat baduzu zure eskabidearen egoera ikus dezakezu.
    Eskaera egin duzu eta ordainketa egin duzu? Bidali dituzu agiriak Gazteria Zuzendaritzara?
    Gaingabetasuna duten pertsonek izena emango dute bulegoan bertaratuta, ez Internet bidez.

    Internetez izena ematea pausoz pauso:

    Interneteko konexiorik ez baduzu, joan zaitez KZgunera; bertan doan sartu ahalko zara Interneten.
    Izena emateko formularioan sartu ondoren, honako hauek egin beharko dituzu  pausoak inprimatzeko bertsioan (pdf, 985 kb):

    1.- Adierazi zure jaioteguna eta bizilekua.
    2.- Bilatu zure gustuko plaza. Horretarako, galdera batzuk egingo dizkizute (non, noiz eta nolako lana egin nahi duzun); zure erantzunen araberako bilaketa egingo du aplikazioak. Libre dauden plazak azalduko zaizkizu. Hautatu gehien interesatzen zaizuna!
    3. - Bertan bistaratuko den taulan, momentu horretan plaza libreak dituzten auzolandegiak eta auzolandegi bakoitzean zenbat plaza gelditzen diren ikusiko duzu. Auzolandegiari dagokion informazioa, auzolandegiari dagokion pdf fitxaren gainean klik eginez kontsulta dezakezu.
    4.- Hautatu gustukoen duzun plaza.
    5.- Bete ezazu formularioa zure datuekin (jaioteguna, nortasun-agiria, izena, abizenak, helbidea, udalerria, posta-kodea, telefonoa, e-maila eta sexua). Egin klik izena emateko botoian eta aurkeztu beharreko agiri guztiak (banku-kitapena ere) inprimatu. Arazoren bat izanez gero inprimatzeko, eskaeraren jarraipenean sar zaitezke.
    6.- Izena emanda zaude. Plaza zure izenean gordetzeko, ordain ezazu 72 edo 90 euroko kuota:
    6.1.- Euskadiko edo atzerriko auzolandegia aukeratu baduzu, edota Eusko Jaurlaritzarekin akordioa duen autonomia-erkidego bateko auzolandegia aukeratu baduzu, ordain ezazu Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidean sartuta:
    a) zuzenean on-line ordain dezakezu, ordainketa-pasabidean parte hartzen duten entitateetako baten ordainketa-txartela edo banka elektronikoaren erabiltzaile bazara.gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es helbidera.
    b) Bestela, banku-kitapenaren orria inprimatu eta ordain ezazu aipatutako entitate horietako baten bulego edo kutxazain automatikoetara joanda (off-line). Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu. Nola funtzionatzen duen ikus dezakezu demo honetan.
    Oso garrantzizkoa da pasabideko argibide guztiak erne irakurtzea, ordainketaren prozedura behar bezala bukatu ahal izateko.
    6.2.- Beste autonomia-erkidegoetako plaza aukeratu baduzu, ordain ezazu kuota adieraziko dizuten kontu-zenbakian.
    Ordaintzeko, egun natural bat duzu, izena eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Zehaztutako epean ordaintzen ez baduzu, zure izen-ematea baliorik gabe geratuko da.
    Arazoren bat baduzu ordainketa egiteko dokumentuarekin (pdf), bidali mezu bat gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es  helbidera, zure NAN zenbakia adieraziz. E-mailez erantzungo dizugu eta pdf-a jasoko duzu. 
    7.-Plaza behin betiko zuri ematea
    Dokumentazioa (izena ematean iprimatzen duzuna) behar bezala beteta eta sinatuta bidali beharko diguzu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzara, aurkeztu beharreko agiriak erantsita. Orduan adjudikatuko zaizu plaza, ez lehenago.
    Gutuna helbide honetara bidali beharko da:
    Auzolandegiak / Gazteria Zuzendaritza / Kultura Saila / Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 01010 Vitoria-Gasteiz.
    Eskatutako dokumentazio guztia Gazteria Zuzendaritzara bidaltzeko 5 egun natural dituzu, ordainketa egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
    Eskatutako agiriak zehaztutako epean bidaltzen ez badituzu, plaza galduko duzu. Eta ordaindutako kuota berreskuratzeko, egiaztatu egin beharko duzu auzolandegia antolatu duen autonomia-erkidegoak kuotak itzultzeko aurreikusi dituen kasuetako bat gertatu zaizula.E-mailez eta/edo SMSz jakinaraziko dizugu plaza lortu duzula.Inork ezingo du plaza lortutzat jo, Gazteria Zuzendaritzaren mezu elektronikoa edo SMSa jaso arte. Hau garrantzitsua da atzerriko auzolandegia edo Kanarietakoa eskatzen duzuenon kasuan.
    Bidaia gazte bakoitzaren kontura da. Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak boluntarioak berak ordaindu beharko ditu, bai eta bere kabuz antolatu ere.
    Eusko Jaurlaritzak ez ditu bere gain hartuko gazteak erositako bidaia-txartelen gastuak, edota bisa edo  beste agiriren bat eskatzen duten herrialdeetako auzolandegien kasuan, gazteak bidaia-txartela erosi eta azkenean herrialdean sartu eta boluntariotzan aritzeko behar dituen agiriak garaiz lortzen ez baditu. Kontuz: jakinarazpenik edo abisurik jasotzen ez baduzu, jarri lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es helbide elektronikoaren bidez.
    8.- Izen-ematea eta bertan behera uztea.
    Inskripzioak bertan behera utziko dira:
    1. baldin kuota ordaintzeko epea igaro eta ordainketarik egin ez bada,
    2. baldin eta Gazteria Zuzendaritzara bidali beharreko agiriak bidali ez badira,
    3. edota pertsona interesdunak berariaz eta idatziz hala eskatzen badu. Interesdunak idatziz eskatu nahi badu, idazkian honako datu hauek adierazi beharko ditu: bere izena eta bi abizenak; bere NANaren zenbakia; zein auzolandegitan utzi nahi duen bertan behera bere izen-ematea eta auzolandegi horren datak; interesdunak sinatu egin beharko du idatzizko eskabidea. Izen-ematea bertan behera uzteko eskatzeko idazkia Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariari zuzendu behar zaio, eta Lurralde Historikoetako Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztuko da (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskaera posta elektronikoz bidal daiteke.

    sábado, 28 de abril de 2012

    ALDUNDIAK LONDON SCHOOL OF ECONOMICS POLITICAL SCIENCE ZENTROAN IKASKETAK EGITEKO BEKEN DEIALDI BERRI BAT EGIN DU

    Bizkaia.net - 2012/04/25 -BFA Laguntza eta Diru-Laguntzak

    LondresDeialdi berria Bizkaiko Foru Aldundiak eta London School of Economics Political Science (LSE) zentroak 2011-2014 aldirako sinatu duten lankidetza hitzarmenaren emaitza da.
    Bizkaiko Foru Aldundiak, Ogasun eta Finantza Sailaren bitartez, Britania Handiko zentro ospetsu horretan ikasteko beken edizio berri baten deialdirako oinarriak onartu ditu gaur Gobernu Kontseiluaren bileran.
    Zortzi beka ematen dira programa honen bidez, eta lan esperientzia eta ingeleseko goi maila duten lizentziadunentzat dira. Zuzkidura ekonomikoa 233.000 euro da eta kopuru horren barruan izena emateko gastuak eta trebakuntza-aldiko (urria, azaroa eta abendua) ostatu-gastuak sartzen dira.
    Eskaerak foru dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 25 eguneko epean zehar, ohiko erregistroen bidez, postaz edo Foru Erakundearen web orrian (www.bizkaia.net) jarriko den on-line aukeraren bidez.
    Hautapen probak ekaineko bigarren hamabostaldian egingo dira.
    Aurrekoa
    GAUR BEKA EZBERDINEI BURUZKO INFORMAZIOA EMANGO DUT:

  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza
    • Epea: 2012/05/25
    • Non: EUSKADI
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Nafarroako Gobernua
    • Epea: 2012/06/01
    • Non: NAFARROA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Hangar ; AECID
    • Epea: 2012/05/03
    • Non: ESPAINIA;MEXIKO
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Hangar ; AECID
    • Epea: 2012/05/03
    • Non: ESPAINIA;ERTAFRIKAR ERREPUBLIKA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Botín Fundaizoa
    • Epea: 2012/05/11
    • Non: CANTABRIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: EUROPARC Federazioa; Alfred Toepfer Fundazioa
    • Epea: 2012/05/11
    • Non: ALEMANIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Música Creativa Fundazioa
    • Epea: 2012/04/27
    • Non: MADRIL
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Defentsa Ministerioa
    • Epea: 2012/05/06
    • Non: ESPAINIA
  • Deialdia
    EGIZ - Euskadiko Gazteen Informazio Zerbitzua
    • Deialdia egiten duena: Caja de Arquitectos Fundazioa
    • Epea: 2012/04/30
    • Non: CATALUNYA;BARCELONA
    INFORMAZIOA GEHIAGO: http://www.gazteaukera.euskadi.net/
  • viernes, 20 de abril de 2012

    AUZOLANDEGIEN DEIALDIA 2012:

    Non lortu auzolandegiei buruzko informazioa???

    Izena eman dezakezu, on-line, apirilaren 24tik hasita. BAINA NON????
    Webgune honetan: http://www.gazteaukera.euskadi.net/  bertan izango dituzu 2012ko plazen eskaintza eta izena emateko epeei eta prozedurari buruzko informazioa.

     Kontsulta ezazu, webgune honetan bertan, auzolandegiei buruz gehien eta maizen egiten diren galderen atala (FAQ).

     Posta elektronikoz: e-maila bidaligazteria-auzolandegiak@ej-gv.es  helbidera.

     Zuzenean. Herritarrentzako areta zerbitzuaMaizen egiten diren galderen atala (FAQ) irakurri ondoren, zure kontsulta Zuzenean Zerbitzuko 012 edo 945 018000 telefonoetan egin dezakezu.
     Adi egon! Nobedadeak aukituko dituzu hemen:  Facebook Facebook, Tuenti Tuenti y Twitter Twitter.


    UDA HONETARAKO AUKERARIK MERKEENA ETA EROSOENA!!!



    BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK GAZTEENTZAKO ENPLEGU PLANA AURKEZTU DU; 60 MILIOI EUROKO INBERTSIO EGIN DA:

    • Aldundiak aurreikusten du datozen lau urteotan Bizkaiko 8.000 gazteren laneratzea lagunduko dela.
    • Praktikaldiko kontratuen soldataren % 30 diruz lagunduko da, eta gehienez 5.000 euro emango dira 30 urtetik beherako pertsonak kontratatzeko.
    • Diruz lagundutako autoenplegua sustatuko da eta gehienez 5.000 euro emango zaie enpresa sortu edo autonomo gisa lan egin nahi duten gazteei.
    • Bikaintasuneko 150 beka emango dira, gehienez 10.000 eurokoak, atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate eta zentroetan ikasteko.
    Gaur egindako ekitaldian, Ahaldun Nagusiak “Gazteen Enplegurako Foru Plana 2012-2015” aurkeztu du Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputatuarekin batera. Plan horretan 60 milioi euroko inbertsioa egin da Bizkaiko gazteen talentua eta enplegua sustatzeko.

    Aurkezpenean Ahaldun Nagusiak azaldu du plana oinarrizko bi arlotan garatuko dela.
    Lehenengo eta behin, Foru Aldundiak 35 milioi euro inbertituko ditu enplegua sustatzeko hainbat neurritan. Horrela, neurri horien bitartez 6.500 gaztek lanpostua eskuratzea lortu nahi da: 2.500 lanpostu praktikaldiko kontratuen bidez eta, beste 4.000 autoenpleguaren bidez, euren enpresak edo mikroenpresak sortuz.
    Bigarrenik, José Luis Bilbaok azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak 25 milioi euro inbertituko dituela talentua sustatzeko eta bertan gararazteko; horren helburua da talentua Bizkaiko enpresetan txertatzea eta gure ekoizpen-sistema lehiakorragoa izatea. Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, datozen lau urteotan 1.500 gaztek laneratzeko dituzten gaitasunak hobetuko dira plan horri esker. Horietatik, 150 gaztek bikaintasuneko beka eskuratzeko aukera izango dute eta 1.350 gaztek enpresa hobekuntzako programetan parte hartu eta nazioarteko praktikak egingo dituzte.

    Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi du Gazteen Enplegurako Foru Plana ez dela neurri isolatu bat edo bat-batean hartutako neurri bat; Bizkaian ekonomia susper dadin eta enplegua sor dadin diseinatutako jarduera sorta baten barruan dago.

    Ildo horretatik, José Luis Bilbaok gogorarazi du Aldundiak Turismoaren Industria Sustatzeko Foru Plana (45 milioi euro) aurkeztu zuela, urtarrilean. Otsailean, berriz, Enpresa Txiki eta Ertainak eta Langile Autonomoak Sustatzeko Foru Plana aurkeztu zuen (90 milioi euro). Martxoan, Enpresa Berriak Sustatzeko Foru Plana sortu zen (50 milioi euro).

    GAZTEEN ENPLEGURAKO PLANA 2012 (15,5 MILIOI EURO)
    Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak plan horren lehenengo urratsei buruz zehaztu du 2012. urtean Aldundiak 15,5 milioi euro inbertituko duela Gazteen Enplegurako Planean.
    Lehenik, Bizkaiko Foru Aldundiak 2012. urtean 8.3 milioi euro inbertituko ditu hitzarmenak eta akordioak sinatzeko, besteak beste, Behargintzak enplegu-zentroekin, enpresa publikoekin (Bizkaia: Xede eta DEMA), EHUrekin eta Deustuko Unibertsitateekin, klusterrekin eta enpresa-elkarteekin... Hitzarmen guztien helburua izango da Bizkaiko gazteei enplegua eta talentua garatzeko prestakuntza ematea.
    Bigarrenik, 2012. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak 7,3 milioi euro emango ditu hauei laguntzeko:
    Praktiketako kontratazioa: 6 hilabetetik gorako praktikaldiko kontratuetan Aldundiak urteko soldata gordinaren % 30 ordainduko du, baldin eta onuradunak 30 urtetik beherakoak badira. Imanol Pradalesen esanetan, enpresa bakoitzean 10 kontratu, gehienez, diruz lagunduko dira: gehienez 9.000 euro urtebetez kontratutako pertsonako bakoitzeko, eta 4.000 euro sei hilabeteko kontratuetarako.
    Gazteen autoenplegua sustatzea: Ekonomia Sustatzeko diputatuak gaineratu du Aldundiak laguntzak emango dituela enpresetan gazteak kontratatzeko, bai eta gazteek euren lanpostua sortzen animatzeko ere. Diru-laguntza hauek emango dira:
    1. 5.000 euro gehienez, enpresa berria abiarazten duten langabe gazteentzat. Enpresa sortu, abiarazi eta lanean jarduteko egin beharreko gastuak ordaintzeko diru-laguntzak emango zaizkie.
    2. 500 euro, gehienez, enpresa proiektuak egiteko aholkularitzarako, eta 1.000 euro, gehienez, enpresa berriak eratu eta abian hasteko aholkularitzarako. Enplegu eta tokiko garapenerako zentroek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek jasoko dute dirua, gazteei gai ezberdinetako prestakuntza emateko: enpresa-kudeaketa, negozio planak...
    3. Itzuli beharrik gabeko 5.000 euroko diru-laguntza, gehienez, enpresek sortzen duten lanpostu bakoitzeko, hain zuzen ere, Behargintza zentroetan edo irabazi asmorik gabeko erakundeetan Aldundiaren diru-laguntzarekin egiten diren prestakuntza-ikastaroen ondorioz sortutako enpresetan. Imanol Pradalesk azaldu du urtean 5 kontratu, gehienez, diruz lagunduko direla; lanaldi osoko kontratuak izan behar dira eta urtebete baino gehiago iraun behar dute.
    Gazteen ekintzailetza sustatzea: Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza emango die 250 langile baino gutxiago duten enpresetako kide diren 30 urtetik beherako gazteei, erosketa hauen gastuak finantzatzeko: makinak, tresnak, altzariak, informazio prozesuetarako ekipoak, garraioa... Ekonomia Sustatzeko diputatuak esan du inbertsio berrien % 70era arte emango zaiela, eta gehienez, 6.800 euro enpresa bakoitzari.
    Gazteen bikaintasuna sustatzea: Azkenik, 2012. urtean Aldundiak bikaintasuneko 25 beka abiaraziko ditu; beka bakoitzaren zenbatekoa 10.000 euro da. Atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate eta zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egiten dituzten gazteentzat izango dira beka horiek. Diru-laguntza horien bidez, matrikularen gastuak eta tasak, material didaktikoa, herrialderako bidaia eta aseguru-poliza ordaindu nahi dira; horretaz gain, 1000 euro emango dira hilean (sei hilabetez) ostatu eta mantenu gastuetarako.
    Azkenik, Imanol Pradalesek 2012. urtearen amaierarako helburuak zehaztu ditu: enpresek praktikaldiko 600 kontratu egitea, autoenpleguko 900 ETE sortzea eta, azkenik, 300 gaztek hobekuntza profesionaleko ikastaroak egitea lan merkatuan sar daitezen errazteko.

    martes, 6 de marzo de 2012

    GAZTE INFORMAZIO ZERBITZUEN BIDEOA Eusko Gazte Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzaileak bideo bat egin du, Gazteaukerarekin elkarlanean, Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzua-Gazte Informazioa bera eta informazioa bilatzeko garaian gazteengan duen zeregina ezagutarazteko asmoz. Zuen gustukoa izango dela espero dugu